ES | EU

Aikido

Morihei Ueshiba japoniar maisuak 1930ean sortutako diziplina da. Aikidoa borrokarako arte martzial tradizional bat da, non indarrak ez duen inolako paperik. Ikasleek ikasten dute nola birbideratu eta erabili erasotzaile baten indarra haren aurka: zenbat eta gogorragoa izan erasoa, orduan eta errazagoa da defentsa.

Aikidoa defentsarako baino ez da eta berorren eraginkortasuna areagotzen da aurkariaren energia eta asmoa beren aurka erabiltzean; horretarako, aurkariaren indarra erabiltzen ikasten da, indar hori aurkariaren kontra birbideratzen.

ZIrkularrak

Defentsa Pertsonala

Defentsa pertsonala Judo Federazioak eskuratutako diziplinarik berriena da,  diziplina hau garatzeko eta berorren gradu ofizialak sinatzeko bainmendutako federazio BAKARRA izanik. Bere burua defendatzeko arte martzialen erabilerarekin gaizki ulertu edo nahas daitekeen arren, Defentsa Pertsonalak berezko entitatea du, formazio programa batekin eta onarturiko titulazio batekin.

ZIrkularrak

Jiu-Jitsu

Jiu-Jitsu borroka arte japoniar bat da, borroka sistema ugari barneratzen dituena (armekin eta armarik gabe defendatzea, proiekzioak, eta abar). Aintzina bujitsu izenarekin ezagutua, samuraien gerrarako artea, eta 2000 urteko historiarekin, Jiu-Jitsua japoniar arte martzialen ama dela diote aditu gehienak. Jiu-Jitsua, antzeko izena duten beste arte martzial modernoagoekin, ez da nahastu behar. Jiu-Jitsu tradizionala edo japoniarrak 4 alderditan garatzen da: Erasoen aurkako defentsa (armekin eta armarik gabe), Jiu-Jitsu borroka, Jiu-Jitsu Duo eta Jiu-Jitsu Ne Waza (Brasilgoaren oso antzekoa, baina alde nabarmenekin txapelketan).

ZIrkularrak

Kendo

Borroka arte bat da, non borrokalariek shinaia (banbuzko sableak) erabiltzen duten teknikak gauzatzeko. Esgrimaren ekialdeko bertsioa kontsideratzen da, japoniar esgrima eskola tradizionalen izaera eta esentzia heredatzen baititu, Ono-ha Ittō-ryu eskolarena adibidez. Eskola hauetan antzinako samuraiek Kenjutsu edo katanaren erabileraren artean entrenatzen ziren. Praktika modernoan, arte martzial honetako partaideek babes integral eta banbuzko sableak erabiltzen dituzte, nahiz eta zenbait erakustalditan banbuko sableak benetazko katanengatik ordezkatzen diren.

ZIrkularrak

Wu-Shu

Kung-Fu bezala ere ezaguna, Txinan sortu eta garatu ziren arte martzialak definitzen ditu eta asiako eskualdean sortu ziren arte martzial guztien iturburutzat hartzen da. Aldi berean, erakusketa bat eta kontaktu osoko kirol bat da, TALOU (konektatutako eta koreografiatutako teknika lehenetsien multzoa) eta SANDA (WushuAren teknika tradizionaletatik abiatuta garatu den borroka kirol modernoa) modalitateen artean banatuta dagoena.

ZIrkularrak