ES | EU

KATA ikastaroa

Gaur, Tolosako Usabal kiroldegian, 70 pertsona baino gehiago bildu dira. Bi txandatan banatuta eta Alex Bargallo maisuaren zuzendaritzapean, NAGE NO KATA, KATAME NO KATA eta KIME NO KATAkatak entrenatzen aritu dira.

Saioetan, parte-hartzaileek katen garapena ikusi eta ikasi ahal izan dituzte, Alex Bargallo maisuaren begiradapean, zeinek Unai Saralegui eta Unai Regillagaren laguntza paregabea izan du NAGE NO KATAN eta Gorka Lapazaran eta Juan Luis Mitxelenaren laguntza paregabea KATAME NO KATA eta KIME NO KATA katetan.

2 orduko lana izan da, eta gaztetxoen eta hain gazteak ez direnen gozamenak egin ditu ikastaroak, berauen zalantza asko errepasatu eta konpondu ahal izan baitituzte.

Etorkizunean errepikatzea espero dugun entrenamendu formatua izan da.