ES | EU

Judoa

Judoa, Jigorō Kanō maisu japoniarrak sortu zuen 1882an.

Kano maisuak japoniako erdi aroko bi borroka eskola klasikoen esentzia teknikoa (proiekzioak, luxazioak, immobilizazioak, itotzeak, desarmeak eta kolpeak) eta taktikoa (desplazamenduak, posizionamenduak, trantsizioak, arnasketa metodoak, etab.) bildu zituen, denbora errealeko borraka-kirol baten simulaziora egokituz (randori).

Kano maisuak lesio arrisku handirik gabeko kirol borroka batean aplikatu zitezkeen teknikak esperimentatu, hautatu eta egituratu zituen.

Albisteak

Arbitrajea

Judoaren txapelketako arautegiarekin zerikusia duen guztia aurkitu ahal izango dezute. Atal honen edukia federazioko arbitrajearen arduradunak berrikusi eta eguneratuko du. Arduradunak argitaratutako materiala eguneratuta egon dadin, Espainiako Judo eta KKEEn Federazioak jakinarazitako azken aldaketak kontuan izango ditu.