ES | EU

I+G

Atal hau, judoaren esparruan eta federazioaren kirol elkartuen esparruan burutzen diren ikerketen berri izateko sortua izan da. Hainbat iturrietatik bildutako ikerketa-materiala aurkitu ahal izango duzue. 

Atal honek hurrengo Judoko maisuen laguntza paregabea izango du:

  • Fernando Blas 
    • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua 
    • Judoko 8. DAN
    • Nazio mailako Judo entrentzailea
  • Esteban Arrillaga
    • Judoko 7º DAN
    • Nazio mailako Judo entrenatzailea
    • Goi-mailako judoko txapelketan aditua

ERRENDIMENDU FISIKOKO FAKTOREAK JUDOKO LEHIAKETAN

Victor Serrano Hueteren TESIS DOKTOLARA argitaratzen dizuegu, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean aurkeztua.

Tesiak kirol-errendimendua hobetzeko eta optimizatzeko ahalegin etengabe eta nekaezinak eragiten dituen galderak jorratzen ditu, aldizkakotasuna nagusi den kirol-diziplinetan (Judo) gertatzen den bezala.

JUDOKO KIROL-FORMA BALORATZEKO PROPOSAMENA

Jarraian, Judoko kirol-forma baloratzeko proposamena aurkezten dizuegu. Gustavo Ramón Suárez eta Carlos Alberto Agudelo Velásquez-engatik idatzia, Antioquiako Unibertsitateko eta Gorputz Hezkuntzako eta Kiroleko Unibertsitate Institutuko irakasleak. Gainera Jarduera Fisikoari eta Kirolari Aplikatutako Zientzien ikerketa taldeko partaideak dira.

CORE-aren EGONKORTASUNA eta INDARRA JUDOKO KIROL-ERRENDIMENDUAREN MAILan

Ikerteta testu oso interesagarria zeinetan David Barbado, Alejandro Lopez-Valenciano, Casto Juan-Recio, Carlos Montero-Carretero, Jaap H. van Dieën eta Francisco J. Vera-Garcia, guztiak Miguel de Cervantes Unibertsitateko Kirol Ikerketen Zentroko ikerketa-taldeko kideek, parte hartu duten.

 

Nahiz eta core-aren muskulu-funtzioa judoaren errendimenduaren faktore erabakigarria izatearen iradokizuna izan, kirol honetan maila altuko errendimenduari egiten dion ekarpena oso gutxi aztertu da. Emaitza horiek core-aren muskulu hedatzaileen indarraren eta core-aren egonkortasunaren garrantzia babesten dute, eliteko judoaren errendimenduan aurrez aurreko perturbazioen aurka.

JUDOA METODOLOGIA AKTIBOAREN BIDEZ IRAKASTEA

José Robles Rodriguezen ikerketa-lan bat aurkezten dizuegu:

  • Jarduera Fisikoen Zientzien eta Kirol Zientzietan lizentziatua.
  • Lehen Hezkuntzako irakasle bezala diplomaduna.
  • Gorputz Hezkuntzako espezialista.
  • Judoko entrenatzailea.
  • Doktoregoa Hezkuntza Zientzien Fakultatean
    Huelvako Unibertsitatean.

Ikerketa lan honek entrenamendu integratuaren oinarri teoriko bat aurkezten du, baita honek Judo hastapenean duen garrantzia eta bere aplikazio aukerak ere.

JUDO ENTRENAMENDUA EPE LUZERA

leonardo Jose Mataruna dos Santos eta Mariana Vieira de Melloren ikerketa-artikulu bat jakinarazten dizuegu:
  • Rio de Janeiroko Unibertsitate Federaleko Gorputz Hezkuntza eta Kirol Eskolako irakasle.
  • Rio de Janeiroko Unibertsitatean Judoan graduatua
  • Maestrantza – Castelo Branco Unibertsitateako Giza motrizidadeen zientzian.
  • Pos-Graduatua kirol entrenamenduan – Río de Janeiroko Unibertsitate Federalean.

Ikusten dugu judoko entrenamenduan ohikoa dela espezializazio goiztiarra. Azterlan honek joera horri heltzen dio, batez ere entrenamendu fisikoari, alderdi kognitiboa alde batera utzi gabe, epe luzerako entrenamendua adierazten baitu.

Epe luzerako plangintza eta kirol-bizitza

Kanadako Judo Federazioaren ikerketa lan bat aurkezten dizuegu, mundu mailako erreferentea. Kirolariaren epe luzerako garapen eredua (LTAD) judoken kirol eta norberaren garapenerako plan bat diseinatutzen du. Eredu hori diseinatuta dago, halaber, bizitzan zehar kirol-partaidetza osasungarria izaten laguntzeko. Artikuluak ingelesez eta frantsesez daude.

Behaketa metodologia

Borroka-kirolen ikaskuntzan esku hartzen duten faktoreak aztertzen dituen artikulu bat aurkezten dizuegu, akats teknikoen eta horien erlazioen behaketa-azterketatik abiatuta.