ESTEBAN ARRILLAGA
Gipuzkoako Judo eta KKEE Federazioko arduradun nagusia. Federazioaren batzarrak hautatua 2021eko urtarrilaren 27an.
Batzorde iraunkorra Gipuzkoako Federazioaren atal bat da, lehendakariak hautatutako maestro talde batek osatuta. Batzorde honen eginkizuna federazioaren funtzionamendua eta txapelketen, formakuntza eta eskola mailako jardueren garapena aztertzea eta kontrolatzea da. Honako maestro hauek osatzen dute batzordea:
ESTEBAN ARRILLAGA, MANUEL AGIRRE, JULIO GALLEGO, ALEX BARGALLO, OSCAR GUIBELALDE y GORKA ARISTEGI.
TERESA ORTEGA
Federazioko idazkaritzaren eta federazioarekin egin beharreko administrazio-izapideen arduraduna. Lehendakaritzako kideekin, lehendakariordearekin, sailetako ordezkagarriekin eta batzorde iraunkorreko kideekin harreman oro idazkaritzaren bidez egin beharko diraa, webgunearen behealdean adierazitako jendaurreko ordutegian.
KIROL SAILA – IKER LIZARRIBAR
Federazio honen kirol-modalitateen txapelketetaz arduratzen den saila.
ESKOLA KIROL SAILA – OSCAR GUIBELALDE – ALVARO MENDIBE
Eskola-adineko kirolarientzako txapelketa eta formazio jarduerak kudeatuko dituen saila.
ARBITRAJE SAILA – RAMIRO TEIJERIO
Lehiaketak dituzten Federazioaren kirol-modalitateen arbitrajeaz arduratzen den saila.
FORMAKUNTZA SAILA – ALEX BARGALLO
Federazioaren kirol-modalitate guztien formazio eta teknifikazio jarduerez arduratzen den saila.
ANTOLAKUNTZA ETA ZERBITZU SAILA – GORKA ARISTEGI
Federazioaren txapelketa, formazio eta eskola mailako ekitaldiak antolatzeaz arduratzen den saila.
KIROL ELKARTUEN SAILA – MANUEL AGIRRE
Federazioa osatzen duten kirol elkartuen txapelketa, formazio eta eskola-jarduerak kudeatuko dituen saila: Jiu-Jitsu, Defentsa Pertsonala, Aikido, Kendo eta Wu-Shu.
INFORMATIKA ETA SAREEN KUDEAKETA SAILA – ASIER BERASATEGUI
Gipuzkoako Judo Federazioaren azpiegitura digitala osatzen duten webgunea eta sare sozialak kudeatzeaz arduratzen den saila. Txapelketetan, formazio zein eskola mailako jardueretan behar diren sistema digitialak kudeatuko ditu.