ES | EU

Aseguru medikua

Kirol-istripua: bat-bateko, kanpoko eta kirolariaren intentzionalitatetik kanpoko indarkeriazko kausa baten ondorioz gertatzen den lesioa. Aldi baterako baliaezintasuna edo baliaezintasun iraunkorra eragiten duena edo hura sendatzeko osasun-prestazioa behar duena.

BIZI-PREMIA: aseguratuaren bizitza arriskuan dagoen egoera, kirola egitearen ondorioz. Hurbilen dagoen zentrora jo beharko da, eta ASISA arduratuko da gero zentro hartzailean jasotako laguntzaz. ASISArekin harremanetan jarri beharko da espediente osoa koordinatzeko eta jarraibideak jarraitzeko.

LARRIALDIA: kirola egitearen ondorioz aseguratuaren bizitza arriskuan ez dagoenean baino aseguratuak premiazko laguntza medikoa behar duen egoera. ASISAk hitzartutako edozein Osasun Zentrora jo beharko du (ikus ASISAk hitzartutako Osasun Zentroen zerrenda), aseguratu/federatu gisa identifikatuz, eta honako dokumentazioa aurkeztu beharko du:

  • Federazioa lizentzia
  • ASISA taloia (bat eduki ezean, hurrengo egunean aurkeztu beharko da)


KONTSULTA: egoera honetan aseguratuaren bizitza ez dago arriskuan, eta aseguratuak ez du presazko arretarik behar kirola egitearen ondorioz. Aseguratuak hobekien datorkion ASISA Osasun Zentro medikura jo ahal izango du (ikus ASISAkn hitzartutako Osasun Zentroen zerrenda), hitzordua eskatzeko.

  • Federazio lizentzia
  • ASISA taloia(bat eduki ezean, hurrengo egunean aurkeztu beharko da)
  • Aurorizazio berezia, beharrezkoa izanez gero.

 

Edozein kasutan:

  1. Istripua konpondu ondoren (hainbat kontsulta egin ondoren), amaitutzat ematen da ezbeharra, eta amaiera ematen zaio ASISArekiko harremanari.
  2. Bigarren kontsulta bat behar izanez gero, azaldutako prozedurari jarraitu beharko zaio, eta bigarren taloi bat aurkeztu berharko da.
  3. Medikuek ASISAren baimena behar duen proba bat eskatzen badu, medikuak taloi berde bat emango dio aseguratuak ASISAri posta elektronikoz (autorizaciones@asisa.es), eta baimenaren zain geratuko da.

 

OSO GARRANTZITSUA:
Erabat debekatuta dago hitzarmenik gabeko Osasun Zentro batean mediku-laguntza eskatzea, ezinbesteko larrialdi batengatik ez bada. ASISAk ez du ordainduko hitzartu gabeko Osasun Zentrora joatearen kostua.